XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sukaldean.

Lenago esan gendun patata-errabunak era barrietan zelan ipiñi, baita bildotsa be.

Orain, eskutitz baten auxe eskatzen dauskue; ... ta aspertu egin yataz, gazteak batez be, ia egunero, aparitarako arrautza-opilla jaten, geienetan arrautza utsez egiten dautset, berandu datoz ta ez danak batera-ta, iñoiz patataduna be bai.

Zer egin ete-daiket, arrautzak jan bear izaten doguzenetik (merkeenak eta errezenak), ez ete-dakizu beste era merke ta errezik?....

Ta ara gaur, arrautzetzaz diardugu.

Ez dakit gure etxekoandra orrek, prijidutakorik ipinten dautsen; iñoiz tomate-saltseagaz, urdai edo urdai-azpiko zati batekin, edo lukainka muturtxo batekin.

Ba-litzake baiña, olan gogortxoa izatea oeratzeko.

Ez da baiña erreza izango, merke, errez ta urdail-egoste ariñekoak, danok batera, aukeratzea.

Arrautz-gaztaia.

Sei bat arrautzarentzat, (biñaka egin bear ba'dira, neurrian gitxitu), Idiazabal'ko 50 gr. gaztai birrinduta; 40 gr. esne-gurin; olioa; zalikada bat paitar edo ron, ta au oba, gatza ta piper-autsa.

Gaztai birrinduari guriña ezarri ta batu ondo.

Beste ontzi baten, irabiatu ondo arrautzak ta gatza ta piperra jarri.

Ipiñi olioa berotzen ta berotu ondoren ia geiena kendu, jarri or arrautzak (olio gitxikin obea izaten da opilla) ta beti oi dozun erara asi zaite opilla egiten, ia egin danerako aurretik gaztuko dozun gaztai-gurin nastea ezarri ta zabaldu, emon danori azken beroaldia ta etara.

Txarriki-opilla.

Sei arrautza emen be; ziztor-zuri (saltxitxa) bi; odoloste zati bat; olioa; gatza, pipar-autsa ta zalikada bat txarri-koipe.

Gatz-pipartutako arrautzak ondo irabiatu.

Beste ontzi baten ebagi biribilletan ziztorra ta koipe berotuan erretzen ipiñi, laister odolostea ezarri (azala kenduta areik eta au) ta danori eragiten dautsazula astitxo baten erre, gero arrautza irabiatuak ezarri ta, beti lez, arrautz-opilla osotu.